Category Archives: Berriak
Ibilbideko azken lanak
Urte berrirako Gartxoten ibilbidea prest izan nahi dugunez, azken auzolana egin dugu abenduan. Ez ditugu ehundaka pertsona espero baina Gartxot Egunerako dena prest izatea nahi dugu. Hona hemen azken mailukadak. Eguberri on!
Gartxot filmaren estreinaldia!
Iritsi da egun handia. Itzaltzuko bardoak film luze bat dauka eta azaroaren 18tik aurrera zinemetan izango dugu. Azkar ibili euskarazko filmeak ez baitira luzaroan egoten aretoetan. Eskerrik asko fotograma erosiz filmaren finantziazioan eta motibazioan lagundu duzuen guztioi. Hemen duzue trailerra … Continue reading
Gartxoten Bidea prestatzen
Aste Santu honetan Gartxot Ekimenak egindako gonbiteari jarraiki, lagun talde polit bat batu da Gartxot Bidea garbitzeko. Itzaltzutik Kobara doan bideko sasi eta adarrak garbitu dituzte bidea izango denaren lehen zantzuak bistaratzeko. Oraindik lan asko gelditzen da: bidea ibiltarientzat egokitzea, … Continue reading
Gartxot Eguna 2011
Urtero bezala, Gartxot eguna ospatu da Itzaltzun. Urtarrilaren 15ean hainbat gartxotzale elkartu zen kondaira gogoratu eta 2011ko ekitaldiei sustengua emateko. Goizeko hamaiketan batzarra izan zen iazko balantzea egin eta 2011ko ekitaldiak zehazteko (kantaldiak, fotograma salmenta, ibilbidea zehazten joatea, eta abar). … Continue reading
Durangoko Azokan
Zaraitzuar talde bat Durangoko Azokaraino joan ginen, Bizkaiko Gartxotzaleekin batera filmeko fotogramak saltzeko. Kultura munduko hainbat lagun hurbildu zen gure txokora, batzuk Gartxot ezagutzen zutelako eta beste batzuk hura zer zen jakin nahi zutelako. Interesgarria izan zen jendearekin hitz egitea. … Continue reading
Bertso-trama
Otsagabin bada Gartxot izeneko elkarte bat eta bertan antolatu zuen Gartxot Ekimenak “Gartxot bertso-trama”. Josu Goikoetxeak jarri zuen trama eta Igor Elortza eta Unai Iturriagak bertsoak. Kondairaren gainean kantatu zuten eta atzoko eta gaurko Frai Martinek joko handia eman zieten … Continue reading
Mendebaldeko ipuin kontalariak
Gartxot Ekimenak ahozkotasunaren adar guztiak sustatu nahi ditu . Izan ere, Gartxot kantugintzaren sinboloa den arren, ahozko tradizio guztiek ematen diote arnasa euskarari. Asmo horrekin, Mateo eta Isa ipuin kontalari handien bisita izan genuen abuztuaren 12an. Handiak diogu tamainaz eta … Continue reading
Benito Lertxundi Itzaltzun
Uztailaren 23an, Bardoen bisita izan dugu bardoen herrian. Benito Lertxundi eta Olatz Zugasti hurbildu dira Itzaltzura, bertakoekin afaldu eta solasaldi ireki eta aberats bat izateko. Arratsaldez iritsi eta Kike alkatearekin eta Mauri gidariarekin Abodi eta Elkorreta inguruak ikustera igo dira. … Continue reading
Mendi ibilera
Gartxoten ibilbidea izango dena ezagutzeko eta aukerak aztertzeko asmoarekin Gartxotzale talde batek mendi ibilera bat egin zuen apirilaren 2an. Hemen dituzue ibilbideko argazki batzuk.
Ieup!
Gartxoten oroimena zabaltzeko egiten diren ekimen eta ekitaldien berri jasoko duzu webgune honetan.
