Kontaktua

Gurekin kontaktatu nahi baduzu hau da gure helbide elektronikoa:

gartxotekimena@gmail.com

Mezua orrialde honetan bertan ere utz dezakezu.

6 erantzun “Kontaktua” sarreran

  1. Arratsalde on:
    Idiazabalen (Gipuzkoa), iraila-urritik abendura euskal filmen ziklo bat antolatu nahiko genuke, eta tartean zuen Gartxot ere izatea posible ote litzatekeen jakin nahiko nuke.

    Datak eta abarrak zehaztuko genituzke aurrerago nahi izanez gero.

    Zuen erantzunaren zain, eskerrik asko aldez aurretik eta zorionak egindako lanagatik.

    Dani

  2. Kaixo!

    Gure alabari Xune izena jarri nahi diogula eta, arazoak izan ditzakegula esan digute gaur Zumarragako bake epaitegian izan garenean, (hauek dokumentazio guztia Bergarara bidali dute, han erabakiko baitute izena onartu edo ez). Euskaltzaindiakoekin telefonoz hizketan egon naiz eta beraien arabera, Xune ezin zaio jarri, alferrikakoak izan dira nire ahaleginak.

    Bergaratik ezezkoa erantzungo baligute, 3 eguneko epea izano genuke erreklamatzeko, beraz, laguntzerik bai? Zer argudio erabili,…

    Zuen erantzunaren zai, aldez aurretik eskerrak emanez, agurtzen naiz,

    Sara.

  3. Kaixo Sara,

    Lortu al zenuten zuen alabari Xune izena jartzea?

    Gurea maiatzean jaioko da eta Xune izena jarriko diogu. Gure herrian bada ume bat Xune izena duena, beraz espero dut guk arazorik ez edukitzea.

    Eskerrikasko

  4. Aupa Aitziber, hemen Xune izenaren gaineko informazioa jarri dugu eta agian zuentzat erabilgarri izan daiteke.

  5. Eskerrikasko Iñigo. Berandu ikusi dut zure mezua baino hala ere eskerrikasko. Ez genun inungo arazorik eduki gure alabari Xune izena jartzeko. Gure herrian dagoenekoz bi Xune badaude. Biba Xune!!

  6. Kaixo.
    Pasa den maiatzaren 31n gure alaba jaio zen eta Xune izena jarri genion Santurtziko epaitegietan. Arazorik ez.
    Euskaltzaindiari gutun bat bidali genion baina haiek Xune izena ez zuten onartu.
    Film euskaldun batean agertzen den arren, izen euskalduna ez dela azaldu zidaten.
    Zuen epaitegietan Xune izena ez bazuten onartu beste bide bat duzue.
    Gaur egun izen atzerritarrak onartzen dituzte eta munduan zehar Xune izena existitzen da. Konkretuki Iranen, Iraken, Afganistanen, etab.. Xune, hizkuntza persiarrak “odola edo nire odola” esan nahi du.
    Aukera hau erabil dezakezue ” Gartxot aukera” ez badizue bermatzen izena onartuko dizuetela.
    Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude