Bilgor-zopa

Xune izena

Asisko Urmenetak Xune izena asmatu zuen bere komiki, film eta liburuarentzat. Beraz, izen hau ez da oraindik agertzen Euskaltzaindiaren izendegian.

Hau Asiskok argi azaldu zuen Aikor aldizkarian, 2013-11-28an, 131. zenbakiaren hamabi eta hamairugarren orrialdeetan: “Pertsonaia berriak asmatu ditugu, adibidez Xune neskatilak paper berezia du filmean.” eta “Xune izena geuk asmatutakoa da eta poztu egin gara jakin izan dugunean hainbat neskari izen hori jarri dietela.

2018an INE-ren arabera Euskal Herrian Xune izena duten hogeita hamar neska daude. Hemen aurki dezakezue Xune baten familia-liburuaren kopia, etorkizuneko Xuneentzat baliagarria izan daitekeelakoan.

Biba Xune!!!

 

Itzaltzuko kontu bat

Hogeita hamar errotazai

Itzaltzu herriko etse batetik bi anaie ardiekin jaunsten ziren korralizala. Aragueko herri batetik igaretzen zirelarik emazte batek galdegin emen zuen bi haurridetarik zaharrenari nongo ziren. Gizonak egia erran emen zuen: Itzaltzuko zirela. Eta emazteek nahi baitituie gauza guziak jakin, berriz galdegin emen zuen herria handi zenez. Gizonak errespondatu emen zuen:
-So egixu handi izanen denez baititugu hogeita hamar errotazai.
Emazte karek kura aditu zuelarik harriturik baratu zen. Nauski ez zakon jinetsi eta ez konprenditu ere, baia gizonak egiara erran zakon.
Itzaltzun baziren orduan hogeita hamar etse eta bazuien herriko errotara, garia, garagarra, zalkea eta xerua. Kan ehotzen zuien bakoitzak beretako eta korrengatik baitziren Itzaltzun kainbat errotazai nola etse.

Itzaltzuko kantu bat

Natibitate gauean Itzaltzuko haurrek etseetarik eskatzen zuien. Gerren batekin eta artzaiez jantzirik etse bakoitzean kantatu eta gero txula eta berze janariak ematen zauzten.

Kristo sortu duzu gaur

Ave Maria

Kristo sortu duzu gaur
alegra giten guziok gaur
Kristo sortu duzu gaur
dantza giten guziok gaur

Verbum caro factum est
Maria beti Berjinik
Deus caro natus est
Maria Berjinaganik

Natibitate gabean
oilarra kantatu zuenean
ama semea maiteri zauden
bi beso sanduren artean

Verbum caro factum est…

Kristo jin da mundura
gure erreskatatzera
goazen goazen Belenera
Jesusen adoratzera

Verbum caro factum est…

Orientetik ponienteala
izarraren argiala
izar kartan
seinale duzu
erdi dela Maria
erdi dela Maria eta
beti berjinik erdi da

Verbum caro factum est…

Jose txatarren berotzen
Maria tximuen hedatzen
ordu kartan ari emen ziren
seme on baten troxatzen
seme on baten troxatzen eta
Jesukristoren bestitzen

Verbum caro factum est…

Baratzean balmarisko
Iruñean da San Franzisko
Etse kontako etsekoandrea
Jesukristori belauriko

Verbum caro factum est…

Etse kontako nausia
zidarrez patta-ontzia
bailean dituzu Frantzia Espainiarekin
eta Inglaterra guzia

Verbum caro factum est…

Etse kontako etsekoandreak
bular artea zidarrez
eta bi begi-ninik
urre botonez

Verbum caro factum est…

Etse kontan laur ardi
laurek zortzi beharri
egundaino ez dugu izan
orai bezain egarri

Verbum caro factum est…

Etse kontan bai ardo
guk ez jakin zonbana
dugun dugun txorta bana
jakiteko zonbana

Verbum caro factum est…

Ematekoz eman zazu
kemen zertan gauzkizu
bortuan elurra duzu eta
zangoak hozten zaizkuzu

Verbum caro factum est…

Baratzean belar on
gaba dituzu laur oron
adios adios jende nobleak
Jangoikoak dauziela gabon

Verbum caro factum est…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude