Udaberriarekin batera, lehen auzolana!

Gartxot Eguna pasata, negu gogorra atzean utzita eta elurra urtuta, bidea garbitzeari ekin diogu! Aurten, neguak elur dezente utzi digu eta honekin batera eroritako zuhaitzek Elkorretako ibilbidea estali zuten.

Honengatik, pasa den larunbatean, maiatzaren 2an, Gartxot Ekimendarrok urteko lehen auzolana antolatu genuen eta 13 bat pertsona gerturatu ginen goizeko 8etan Itzaltzuko plazara. Baina ez zen Euskal Herrian eman zen auzolan bakarra! Errekaleorren ere, Gasteiz ondoko auzo okupatutako bizilagunek  auzolana antolatu zuten. Haiek ere, negu gogorra pasa ondoren auzoa argitzeko eta konpontzeko auzolana aurrera eraman zuten. Eta, azpimarratzekoa da, ez dela bion arteko kointzidentzia bakarra izan! Izan ere, Itzaltzuko Gartxot Egunean Errekaleorren beste auzolan batean mural eder bat margotu zuten Bardoaren irudiarekin.

Maiatzak 2ko auzolana
Errekaleorren Gartxot Egunean egindako mural ederra

Besarkada handi bat auzolanean sinesten duzuen guztioi!

Auzolana da bide bakarra!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude