Ekimenaren parte izan nahi?

Gartxot Ekimena Elkarteko parte izateko kanpaina bat jarri dugu abian. Horretarako fitxa txiki bat egin dugu parte hartu nahi dutenek izena emateko. Oso sinplea da betetzea, oso erraza partaide izatea: urtean 20 euroko kuota minimo bat dago. Fitxa jaisteko orrira joan nahi baduzu, egizu klik esteka honetan:

Bazkide izateko

Eta Gartxot-zalea izan daitekeen pertsona edo elkarteren bat ezagutzen baduzu, zabaldu mezua.

Biba Gartxot!

Udamugako sua

Aurten lehenengo aldiz udamugako sua egin dugu Betzulan. Gau magikoa. Txistorra eta urdaia jan, ardoa edan eta dantzan egin genuen. Gainera Zuberoako hiru su ikusi genituen eta, horien artean bat uste dugu Atharratze inguruko Maidalenakoa. Gartxoten garaian bezala, suak batu zituen Pirinioetako bi aldeetako herriak. Suak eta kantuak, kantu berbera abestu baikenuen Zuberoan eta Betzulan “Jondane Johane”.

Hurrengo urterako kantua ikasi nahi duenak hor dauzka hitzak:

Segi irakurtzen…

Udamuga sua Orhi mendian

Ekainaren 23an, urteko egunik luzeenari agur esateko, Betzulara igoko gara su bat piztera. Orhi mendiaren ondoan dagoen tontor polit bat da Betzula. Gartxoten garaian bezala, mugarik ez dagoela aldarrikatuko dugu eta Zuberoako su-mendiekin bat egitea espero dugu. Guk haienak ikustea eta haiek gurea. Eta Gartxoten garaian bezala, kantuan eta dantzan ere egingo dugu. Ekitaldi xumea izango da, baina guretzat berezibiziko esanahia duena.

Etorri nahi baduzu, Itzaltzun batuko gara arratsaldeko 8etan.

Biba Xune!!

Gartxot Eguna 2012

Urtero bezala, Gartxot Eguna ospatu dugu urtarrilean. Beti izaten da egun polita. Herri ekimenerako eguna. Baina aurtengoa ederra izan da, eta ejjerra eta politte. Mila esker itzaltzuar guztioi. Esker anitz xiberotarrei. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi: kantuan, kalakan, dantzan, erokerietan, lanean eta garbiketan aritu zareten guztioi.

BIBA XUNE!!
BIBA GARTXOT!

Gartxot filmaren estreinaldia!

Iritsi da egun handia. Itzaltzuko bardoak film luze bat dauka eta azaroaren 18tik aurrera zinemetan izango dugu. Azkar ibili euskarazko filmeak ez baitira luzaroan egoten aretoetan.

Eskerrik asko fotograma erosiz filmaren finantziazioan eta motibazioan lagundu duzuen guztioi. Hemen duzue trailerra eta gehiago jakin nahi duenak www.gartxotfilma.com webgunean aurki dezake. Biba Gartxot!