Badatoz berriz ere Bardoak Zaraitzura

Guztira, 16 talde eta 113 parte hartzaile ariko dira 2018ko Nafarroako taldekako bertso egitasmoan. Otsailaren 2an Beran abiatu eta martxoaren 24an bukatuko da, Lekunberrin. Beste behin ere, auzolana izango da giltzarri.

2012an sortu zen Bardoak, Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, herrialdeko bertso-eskolen sarea indartu asmoz. Ordutik, bi urtean behin antolatzen da, auzolana eta talde lana oinarrian jarriz. Modu horretan, bertsolaritza beste modu batera lantzeko aukera ematen da, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatuz, gune berriak barneratuz eta molde parte-hartzaileak praktikan jarriz. Hiru edizio arrakastatsuren ostean, laugarrenez jokatuko da aurten taldekako txapelketa. Finala, lehiaz harago, Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izango da.

Beste urte batez, Gartxot Ekimenetik gure babesa eta laguntza emanen diogu Otsagabiako Gartxot Elkartearekin batera Bardoak txapelketari. Datorren Otsailaren 9an Otsagabian ospatuko den saioa prestatzen eta ondoren saioa bera gozatzen.

Prestaketa lanekin lagundu nahi baduzu idatzi korreo bat gartxotekimena@gmail.com helbidera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude