Gartxoten doinua BTN17ko Iruñeko saioan

Oihana Iguaran 2017-12-02

Pasaden Abenduaren 2an ospatu zen Euskal Herriko Bertso Txapelketaren azkeneko finalaurrekoa. Zortzi bertsolariek haien onena eman zuten eta kristona gozatu genuen haiei esker.

Saio bizia izan zen, eta hara non, emaitzak jakin ondo

ren sorpresa handiena hartu genuen. Agurren unea heldu zela Oihana Iguaranek Gartxot Itzaltzuko Bardoa doinua erabiliz eman zion amaiera bere partehartzeari txapelketan. Doinuaz gainera bardoari, euskarari eta kondaira berari ere keinuak egin zizkion. Sorpresa eta ilusioarekin irrifar bat marraztu zitzaigun aurpegian Gartxotzale askori. Mila esker Oihana! Biba Gartxot eta biba XXI. mendeko bardoak! Itzaltzun espero zaitugu nahi duzunean!

Ondoren agurraren bideorako esteka:
Bukaerako agurra. Oihana Iguaran. BTN17

Oihana Iguaran 2017-12-02

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude