Ate joka dugu 2018ko Gartxot Eguna

Heldu da eta hemen dugu! Urtarrileko elurrekin batera dator agendan markatua geneukan Gartxot Eguna. 2009. urtean sortu eta urtez urte errepikatu ostean, iritsi da 2018ko hitzordua ere. Beste urte batez, Gartxon gogoan, Itzaltzun elkartuko gara urtarrilaren 20 eta 21ean, gure kultura zein hizkuntza auzolanaren bidez bultzatzeko. Egitarau oparoa prestatu dugu hainbat ekitaldirekin, larunbat osoa eta igandea ere elkarrekin gozatzeko.

Azpimarratzekoa da Itzaltzutik kanpo izango den ekitaldi bakarra, bide batez 2018ko Gartxot Egunari hasiera emango diona: Asisko Urmenetaren Eusklabo Alaiak liburu ilustratuaren aurkezpen berezia. Antzerki, musika, bertso eta sorpresaz lagunduta izango da aurkezpena, Ezkarotzeko Ibar Etxean goizeko 12:00tan.

Larunbat eguerdian bazkari herrikoi goxoa dastatzeko aukera izango dugu giro paregabean. Gainera, Aezkoako Mikro Kooperatibak emandako bertako (0 km) janari ekologikoa izango dugu aurten. Txartelak erosteko gartxotekimena@gmail.com helbidera idatzi beharra dago. Aurretik banku bidez ordainketa eginda deskontua izango da, kontutan eduki!

Amaitzeko aipatu nahi dugu Gartxot Eguna posible egiteko gure oinarrietako bat auzolana dela. Gauza asko dira egin beharrekoak eta mota desberdinetako txandak daude. Bazkaria zerbitzatzeko, barra txanda egiteko, bokatak egiteko edo beste zeozertarako prest dagoen orok aukera izango du, horretarako gartxotekimena@gmail.com-era  idatziz. Beso zabalik hartuko zaitugu.

Hauxe da 2018ko Gartxot Eguneko egitaraua:

URTARRILAK 20
12:00etan Ezkarozeko ibar etxean, Asisko Urmenetaren “ Eusklabo alaiak” liburu ilustratuaren aurkezpena.
13:30etan Bermuta eta zanpanzarren kalejira Itzaltzun.
14:30etan Bazkari herrikoia.
16:30etan Bertso saioa dinamikoa, Uxue Alberdi eta Miren Artetxerekin.
19:00etan Xabi Solano eta Zigor DZ-en emanaldia.
21:00 etan Bokata afaria.
Ondoren Gathübi eta Dj Ezekiel.
02:00tan Karparen Itxiera.

URTARRILAK 21
10:00etan Elkorretara ibilaldia
12:00etan  haurrentzako zumba tailerra eta erakustaldia karpan
14:30 etan bazkari autogestionatua
15:30 etan Mattin Lerissa, Behorlegiko kantariaren emanaldia
Ondoren AGURRAK

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, mila esker guztioi!
BIBA GARTXOT!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude