GURE ESKER ONA

Konturatu gabe X. Gartxot Eguna ospatu dugu Itzaltzun. Eta ez gara gai aurten ere hainbatetan agertu den galderari zehazki erantzuteko: Zer da urtero batzen gaituena? Auzolana, euskara, Gartxoten kondaira, Euskal Herria, kultura, gure lur eta bazterrak disfrutatzea, elkarrekin ospatzea…

Dena dela, zehazki zer den jakin gabe ere, urteroko zita magikoa da. Euskal Herri osoko hamarnaka leku desberdinetatik etorritako Gartxotzaleak elkartzen gara ilusioz eta umore onez. Geure buruari oroitarazteko bizirik gaudela, mugimenduan gaudela, gure herria eta hizkuntza maite ditugula, Gartxot gogoan dugula eta guztia elkarrekin egiteko gai garela.

Gartxot Ekimenetik gure esker ona adierazi nahi dizkizuegu denoi. Itzaltzura gerturatutako bakoitzari, txanda eginez,edo eta modu batera edo bestera lagundu zenutenoi, hilabeteetan lanean egon zaretenoi, asteburua disfrutatzera gerturatutakoei, eskerrak ematera hurbildutako bakoitzari, irrifarra etengabe ahoan zenutenoi, Elkorretaraino Gartxo-ti bisita egitera igotakoei eta “Biba Gartxot!” entzundako bakoitzean, aho batez “BIBA!!” oihukatzen zenutenoi.

Bi egunetarako prestatua geneukana baino askoz gehiago utzi duzue Itzaltzun eta Euskal Herrian zehar zabaldu da . Gartxot sentimendu bat da. Kutsakorra. Segi dezagun ba gure herria oroitu, ospatu eta sortzen.
BIBA ZUEK!!
BIBA GARTXOT!!!
BIBA XUNE!!!!!

2018ko Urtarrilaren 23an, Itzaltzun, Gartxot Ekimena Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude