2017ko Gartxot Eguna!

Hementxe duzue kartela egitarau guztiarekin:

GOGORATU!

*Bazkari eta afariak:

Aurten, bazkideek izanen dute lehentasuna, gaurtik hasita urtarrilaren 6ra arte, bazkideek bakarrik izena eman ahalko dute. Ondoren, lekua izanez gero izen emate epe berri bat irekiko da. (gartxotekimena@gmail.com)

Herri bazkarirako txartela: 25€
Ogirarteko afariko txartela: 5€
Igandeko bazkariko txartela: 15€

** Xin xoan zerbitzua larunbatean

Otsagitik: 14etatik 15etara eta 20etatik 21etara

Itzaltzutik: 1.30etatik aurrera

BIBA GARTXOT!!!

 

2017ko Gartxot Eguna, martxan!

Kaixo Gartxot-zaleok!

2017ko Gartxot Eguneko kartel ofizialaren esperoan gaude…bitartean hainbat kontu argituko dizkizuegu aurtengo Gartxot Egunean aldaketak baitaude!

Hementxe egitaraua:

URTARRILAK 21, larunbata

11:00etan “GUTIK ZURA” FILMA-REN AURKEZPENA ETA EMANALDIA JON MAIA-ren ESKUTIK

13:30 etan TRIKI-POTEOA OTSAGABIAN, ZANPANZARREK LAGUNDUTA.

15:00etan HERRI BAZKARIA ITZALTZUN

17.00etan BERTSOLARIAK

18:00etan EÑAUT ELORRIETA-ren  KANTALDIA

19.30etan GATHUBI-REKIN DANTZALDIA

21.30-22:00 Inguruan AFARIA (bokatak) .

Ondoren GATHUBI-REKIN DANTZALDIA.

00:00 etan DJ EZEKIEL

02:00 etan KARPAREN ITXIERA

URTARRILAK 22

10:00etan ELKORRETA-ra TXANGOA

11:30etan  HAURRENTZAKO DANTZA ETA JOLAS TAILERRA KARPAN

13:30etan HAMAIKETAKO-BAZKARIA, Salda, bilgor zopak, birika egosia …)

14:00etan TXARLI ETA JOSELU-ren  KANTU EMANALDIA

15.000etan  TXIKI-ren umorezko bakarrizketa: Mil a Zien Baietz Parrez lehertu!!

Ondoren AGURRAK

*Bazkari eta afariak:

Aurten, bazkideek izanen dute lehentasuna, gaurtik hasita urtarrilaren 6ra arte, bazkideek bakarrik izena eman ahalko dute. Ondoren, lekua izanez gero izen emate epe berri bat irekiko da. (gartxotekimena@gmail.com)

Herri bazkarirako txartela: 25€
Ogirarteko afariko txartela: 5€
Igandeko bazkariko txartela: 15€

** Xin xoan zerbitzua larunbatean

Otsagitik: 14etatik 15etara eta 20etatik 21etara

Itzaltzutik: 1.30etatik aurrera

Egitaraua denen gustokoa izanen delakoan…urtarrilean elkar ikusiko dugu!

Udaberria iritsi da…

Udaberrian sartu gara eta udarako Elkorretako ibilbidea prestatzeko asmoz auzolana antolatuko dugu maiatzaren 28an, larunbatean. Lan handiena margotzea dugu beraz egun horretan eguraldi kaskarrarekin esnatzen bagara ekainaren 5ean, igandean, saiatuko ginateke berriro.

Hitzordua Itzaltzuko plazan, goizeko 9etan, jarri dugu. Gartxot Ekimena Elkarteak hamaiketakoa prestatuko du. Parte hartu nahi baduzu, asgurua egiteko zure izen-abizenak eta NAN zenbakia korreo honetara bidali beharko dizkiguzu, hilabetearen 25era artio.

animatu!!!

BIBA GARTXOT!!!

Bardoak Zaraitzura datoz

Agur Gartxotzaleok!!!

Itzaltzuko Gartxot Ekimena Elkartea eta Otsagabiako Gartxot Elkartea, orain dela bi urte bezala, batzen dira BARDOAK Bertso Txapelketa Zaraitzura hurbiltzeko.

Asteburu honetan Otsagabiako Gartxot Elkartean, arratsaldeko 17etan izanen ditugu Xirristi Drimitin (Iruñea) eta Unibertsolariak (Lesaka) bertsotan aritzeko prest!

Parte hartzera konbidatzen zaituztegu!!!

BIBA BARDOAK!!!


ADI!!!

2016ko Gartxot Egunean, urtarrilaren 16an, egingo den afarirako txartelak amaitu dira.
Beraz, eskertuko genizueke zuen koadriletan edozeinek huts egiten badu lehen bait lehen guri jakinaraztea, horrela beste gartxotzale batek hartuko du bere lekua.

Gogoratu! norbait azkenengo momentuan ezin bada etorri eta bere ordezkorik aurkitu ez badu txartela ordaindu beharko du.

Aldi berean, igandean egonen den hamaiketako-bazkarira apuntatzeko animatu nahi zaituztegu! Giro ederra egonen da igandean ere Itzaltzun!

Mila esker eta larunbaterarte!

Biba Gartxot !!!

2016ko Gartxot Eguna badator!

Hemen duzue azkenean 2016ko Gartxot Eguneko egitaraua. Zuen gustokoa izatea espero dugu.

Larunbatean, goizeko 10etan kobara irtenaldia eginen dugu, urtero bezala, euria, elurra, hodeiak edo eguzia lagunduta. Goizeko 11etan, Itzaltzun bertan jarriko dugun karpan haurrentzako dantza eta joku tailerrak egonen dira. Eguerdian, 15etan, bazkari autogestionatua egonen da karpan. Arratsaldean, 18etan, Ezkarotzen, Amama filmaren emanaldia izanen dugu Ibar Etxean. 20etan Itzaltzun (karpan), Amaren Alabak taldearen kantaldiak afarirako giroa berotuko du. 21etan hasiko gara afaltzen eta ondoren, Gathübi eta Xutik taldeen kontzertuetaz gozatzeko aukera izanen dugu….goizalderarte noski!

Igandean, batzuk bestondoarekin egon arren, jaiak jarraituko du. 11etan Otxandategiko joaldun eta txistuen kalejira izanen dugu Itzaltzun barna eta 11,30etan haurren emanaldia, larunbatean ikasitakoa erakutsiko digute. 12etan hamaiketako-bazkaria, 14etan Xendarinen Ahizpen kantaldia eta 15,30etan Gartxot Ekimenaren ibilbideren bideo txikitxo bat ikusteko aukera izanen dugu. Ondoren, agurrak.

**OHARRAK:

– Bai afari eta bazkarirako ere txartelak aldez aurretik erreserbatu beharko dira, aski da gartxotekimena@gmail.com-era email bat bidaltzearekin, izena eta zenbat pertsona agertuko zareten zehaztuz. Urtarrilaren 14ra arteko epea egonen da apuntatzeko, eta behin txartela erreserbatuta etortzea ezinezko suertatzen bazaizu ordaintzea ere eskertuko genizueke.

– Afari eta bazkarien txartelak mahaian eseri aurretik ordaindu behar dira, beraz ordubete lehenago barran egonen dira salgai, lasai, erreserba egina baduzue ez duzue arazorik izanen.

– Larunbateko afarirako menua: Pikoteoa, porrusalda, oilaskoa haragijaleentzako eta barazkijaleentzat makarroiak onddo saltsarekin. Ondoren postrea eta kafea ere izanen dugu. (22€).

– Igandeko menua: bilgor zopa eta sutan erretako haragia izanen dugu. (20€)

– Urtero bezala, Xin-Fan zerbitzua ere izanen dugu Otsagabitik Itzaltzura. Urtero aparkatzeko egoten diren arazoengatik Otsagabiko aparkalekutik 20etatik 21etara eta 00etatik 2etara irtengo da. Eta 4etatik 6etara Itzaltzuko plazatik irtengo da. (1€).

Itzaltzun elkartuko gara!

Biba Gartxot!!!

Biba Xune!!!

Biba Mikelot!!!


Mikelot Eguna

Badator hirugarren urtez Mikelot Eguna!!!

Aurten ere, abuztuaren amaieran, etxeko txikienentzako egitarauarekin gatoz. Abuztuaren 23an Mikelot Eguna ospatuko dugu Itzaltzun.
Goizeko 9,30etan Itzaltzuko plazan elkartuko gara, eguraldiak laguntzen badu, Elkorretara igotzeko. Lasai-lasai igoko gara, beraz, bazkaria eramatea komeni da.
Kobazulotik jeistean, arratsaldeko 17etan gutxi gora behera, gymkana bat egonen da Itzaltzuko herrian barna.

Animatu zaitezte!!!

BIBA MIKELOT!!!