Udamugako sua

Aurten lehenengo aldiz udamugako sua egin dugu Betzulan. Gau magikoa. Txistorra eta urdaia jan, ardoa edan eta dantzan egin genuen. Gainera Zuberoako hiru su ikusi genituen eta, horien artean bat uste dugu Atharratze inguruko Maidalenakoa. Gartxoten garaian bezala, suak batu zituen Pirinioetako bi aldeetako herriak. Suak eta kantuak, kantu berbera abestu baikenuen Zuberoan eta Betzulan “Jondane Johane”.

Hurrengo urterako kantua ikasi nahi duenak hor dauzka hitzak:

JONDANE JOHANE KANTUA

Urteak etorri eta aletzen bata bestearen ordez
Ihauterietan su berria piztu zen eguzkia zaindari

Ezker negua eskuin argia
Jauzi aurrera dantzari
Doblez itzuli eskuak utzi
Pikaz inguratu suari

Izarren hautsa Amalurra da gaudenen bizi emale
Ilargia eta eguzkia zure bi haurren sortzaile

Ezker negua eskuin argia…

Goi-goitik gure izarra zuri gorri argitzaile
Eguzkia gau eta egunen egile denboraren lekuko da

Ezker negua eskuin argia…

Beherako denbora dagokio goian dagoen guztiari
Urtaroak bueltak ematen egunak lekua utzi behar dio gauari

Ezker negua…

Hitzak: Mixel Etxekopar. Doinua: Herrikoa. Hitzak batuan jarri dituena: Iñigo Leiz.

Oharra: Jauzi, Doble eta Pika dantza pausoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude