Mendebaldeko ipuin kontalariak

Gartxot Ekimenak ahozkotasunaren adar guztiak sustatu nahi ditu . Izan ere, Gartxot kantugintzaren sinboloa den arren, ahozko tradizio guztiek ematen diote arnasa euskarari. Asmo horrekin, Mateo eta Isa ipuin kontalari handien bisita izan genuen abuztuaren 12an. Handiak diogu tamainaz eta bihotzez halakoxeak direlako, baina txikien pare ibili ziren, umeen belarriak eta irudimena pizteko asmoarekin. Txikiak istorioetan murgiltzea lortu zuten eta ipuin kontalari batek lor dezakeenĀ  onena ere bai: kontalariak entzule bihurtzea eta entzuleak kontalari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude