Udamugako sua

Aurten lehenengo aldiz udamugako sua egin dugu Betzulan. Gau magikoa. Txistorra eta urdaia jan, ardoa edan eta dantzan egin genuen. Gainera Zuberoako hiru su ikusi genituen eta, horien artean bat uste dugu Atharratze inguruko Maidalenakoa. Gartxoten garaian bezala, suak batu zituen Pirinioetako bi aldeetako herriak. Suak eta kantuak, kantu berbera abestu baikenuen Zuberoan eta Betzulan “Jondane Johane”.

Hurrengo urterako kantua ikasi nahi duenak hor dauzka hitzak:

Segi irakurtzen…

Udamuga sua Orhi mendian

Ekainaren 23an, urteko egunik luzeenari agur esateko, Betzulara igoko gara su bat piztera. Orhi mendiaren ondoan dagoen tontor polit bat da Betzula. Gartxoten garaian bezala, mugarik ez dagoela aldarrikatuko dugu eta Zuberoako su-mendiekin bat egitea espero dugu. Guk haienak ikustea eta haiek gurea. Eta Gartxoten garaian bezala, kantuan eta dantzan ere egingo dugu. Ekitaldi xumea izango da, baina guretzat berezibiziko esanahia duena.

Etorri nahi baduzu, Itzaltzun batuko gara arratsaldeko 8etan.

Biba Xune!!

Gartxot Eguna 2012

Urtero bezala, Gartxot Eguna ospatu dugu urtarrilean. Beti izaten da egun polita. Herri ekimenerako eguna. Baina aurtengoa ederra izan da, eta ejjerra eta politte. Mila esker itzaltzuar guztioi. Esker anitz xiberotarrei. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi: kantuan, kalakan, dantzan, erokerietan, lanean eta garbiketan aritu zareten guztioi.

BIBA XUNE!!
BIBA GARTXOT!

Gartxot filmaren estreinaldia!

Iritsi da egun handia. Itzaltzuko bardoak film luze bat dauka eta azaroaren 18tik aurrera zinemetan izango dugu. Azkar ibili euskarazko filmeak ez baitira luzaroan egoten aretoetan.

Eskerrik asko fotograma erosiz filmaren finantziazioan eta motibazioan lagundu duzuen guztioi. Hemen duzue trailerra eta gehiago jakin nahi duenak www.gartxotfilma.com webgunean aurki dezake. Biba Gartxot!

Gartxoten Bidea prestatzen

Aste Santu honetan Gartxot Ekimenak egindako gonbiteari jarraiki, lagun talde polit bat batu da Gartxot Bidea garbitzeko. Itzaltzutik Kobara doan bideko sasi eta adarrak garbitu dituzte bidea izango denaren lehen zantzuak bistaratzeko. Oraindik lan asko gelditzen da: bidea ibiltarientzat egokitzea, ibilbide osoari kutsu bat ematea, itxuraren gainean pentsatzea…  emango dizuegu hurrengo pausuen berri. Eta parte hartzeko gogoa baduzu, itzaltzuarrek harrera abegikorra egingo dizute…

 

Gartxot Eguna 2011

Urtero bezala, Gartxot eguna ospatu da Itzaltzun. Urtarrilaren 15ean hainbat gartxotzale elkartu zen kondaira gogoratu eta 2011ko ekitaldiei sustengua emateko.

  • Goizeko hamaiketan batzarra izan zen iazko balantzea egin eta 2011ko ekitaldiak zehazteko (kantaldiak, fotograma salmenta, ibilbidea zehazten joatea, eta abar). Emango dugu horien berri gertatu ahala.
  • Gero hitzaldi txiki bat eman zuten Asisko Urmeneta eta Dani Fano komikilariek “Okatxu” eta “Teleatoi” komikiak aurkezteko.
  • Eta azkenik urteroko luntxa egin zen bertaratu zirenen artean.